Orain urte bi abiautako Urertzeren Uberan Collagekera bildumearen hirugarren eta azkenengo liburua kaleratu barri dau Joseba Mikel Ugalde idazle bermeotarrak, Muakiss weblog postikatua.
Honen aurreko Hirurehun eta hamar segundo haiek eta Urertzeko mamarrua beharretan, maisu eta ikasle batzuen ibilbidea zan ardatz. Urertze maiasuagaz -azaltzen dau egileak liburuaren berbaurrean- entzutearen, irakurtearen eta idaztearen benetako kokagunea ikasi eben. Leku berezi hori jakin-mina eta plazerraren artean dagoala dino.
Muakiss-en berbak gazteago agiri dirala nabarmentzen dau Ugaldek, formatu digitalean eta interktiboan. Gaiei jagokienez be, bada barrikuntzarik, alaiagoak eta modernoagoak dira eta. Egilearen helburua transmisinoa eta barrikuntzea buztartzea da, umorea eta ironia erabiliz.
Urertzeren uberan blogean irakurgai dagoz liburu beharrak.