Raul Dominguez barakaldarraren marrazkiak ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 26a, 00:00

Mueta askotako irudiak batu ditu Raul Dominguez artisteak, bai formatuari bai teknikeari jagokonez. Aurten eta igaz egindako lanen aukeraketea da Bilbok Rekalde aretoko erakusketan jaso dauena. 2015eko urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik.

Raul Dominguezek (Barakaldo, 1984) Arte Eder ikasketak egin ditu EHUn. Marrazketea lantzen dau batez be, eta natura eta ingurumenean espezializau da, halanda ze, hainbat argitalpen zientifikotan parte hartzen dau. Bestak beste, Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Bisualetarako Bekea (2014) eta Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Artistikorako Bekea (2012) jaso ditu.

Ekialdeak eragina dauka Dominguezen sorkuntzetan, berak azaltzen dau hur dagoala Txinako pintura klasikoko marrazketearen ikuspegitik, marrearen batasunaren esku ixten dau-eta marrazkiaren, kolorearen eta bolumenaren arteko gatazkea konpontzeko lana.

El día de la rana roja umeentzako liburuko ilustrazinoak egin ditu eta Lalavandera argitaratze-proiektua sortu dau Elena Aizkoagaz batera.

Osorik irakurri