Oiongo San Bizente ikastoleak antolatuko dau 2015eko Araba Euskaraz, Gasteizen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 27a, 00:00

Datorren urteko bagilaren 14an, Gasteizen, egingo da Arabako ikastolen jaia. Orain arteko ohiturea aldatu egingo dabe arabarrek, izan be Oiongo San Bizente ikastolea izan arren antolatzailea, herrian barik, uriburuan atonduko dabe Araba Euskaraz. Lemea Piztu euskara izango da.

Ez da erraza izan erabagia hartzea, baina azkenengo urteetan jaia Arabako Errioxan egin da, eta uriburuan egiteak daukazan abantailak be kontuan izan dituen aldaketea egiteko. San Bizente ikastoleak, ganera, Gasteizko Armentia ikastolearen laguntzinoa jasoko dauela aurreratu dabe antolatzaileek.

Leloagaz bat eginez, bonbila bat da Araba Euskarazen irudia. Ikastolearen egoera soziolinguistikoa izan dabe gogoan bai leloa bai irudia aukeratzerakoan. Bagilaren 14an batzen dan dirua azpiegiturak hobetzeko erabiliko dabe.

Oiongo ikastolea 1978an sortu zan, eskualdeko lehenengoa. Hasierea latza izan zan, ez eben lan erraza euki familia sortzaileek. Lehenengo ikasturtean sei ikaslek besterik ez eben amaitu, baina gaur egun 16 urte bitarteko 260 ikasle ditu San Bizente ikastoleak.  Oion, Labraza eta Barriobustoko ikasleaz gan, inguruko hainbat herritatik be joaten dira umeak, Ekora, Kripan eta Moredatik, Nafarroako Viana eta Bargotatik eta Errioxako Logroñotik, hain zuzen be.
 

Osorik irakurri