Morauk eta Beñardo Goietxek 'Arrainentzako himnoak' diskoa kaleratu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 27a, 00:00

Hamasei kanta sortu ditue Andoni Tolosa Morauk eta Beñardo Goietxe musikariek, eta tartean bersino bi, Enarak taldearen Ama eta The Smiths bandearen There Is A Light That Never Goes Out. Diskoak eskuz montau ditue, 500 besterik ez, eta euren emonaldietan bakarrik ahalko dira erosi. Hurrengo zuzenekoa zemendiaren 30ean izango da, 19:00etan, Andoaingo gaztetxean, Anarigaz batera.

Urte bi emon ditue beharrean, eta udabarrian grabau eben Saran, Iñigo Irazoki teknikariagaz. Abestietan eguneroko kontuaz egin dabe berba Morauk eta Beñardok, baina beti be umorea eta ironia ahaztu barik.

Diskoagaz batera, bloga ipini dabe martxan, saioen barri emoteko, erretratuak edo bideoak igote, eta abar.

Osorik irakurri