EH 11 Kolorek, 'Euskal Herria anitzarentzat adostasunak' eztabaida sozialerako lehen bi txostenak aurkeztu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko aza. 28a, 00:00

EH 11 Kolore ekimenak, Jatorri aniztasuna & lan eskubideak eta Euskara & hizkuntz aniztasuna txostenak aurkeztu ditu gaur Gasteizen. Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamikearen barruan, eragile sozial ugarien artean eztabaida soziala bultzatu nahi dauen ekimena da eta kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketan Euskal Herriak behar dauen eredu propioaren harian adostasunak bilatzea.

Xabier Mendigurenek, EH 11 Kolore ekimenaren bozeroaileak, txostenen aurkezpenaren aurretik hainbat botere eremuetatik alkarbizitza hori apurtu guran izan diran jarrerak salatu nahi izan ditu. Herritarren artean gorrotoa eta gatazka sustatzeaz gan, jatorri edota kultura desbardinen araberako zatiketa egiteak, jentartea jarrera arrazista eta xenofoboetara bultzatzeko arriskua dagoala ohartarazo dau. Mendigurenek azaldu dauenez, oso argi daukie euskal jentartea jarrera horreek indarbakotzeko kapaz izango dala eta era berean alkarbizitzea aniztasunean oinarriturik izango dauen Euskal Herri eredugarri bat eregitea lortuko dauela.

Euskal Herria anitzarentzat adostasunak dinamikea aurkeztu dabe, eta eztabaida zabal eta hausnarketa sakon batera konbidau ditue eragile sozial desbardinak eta akordioaren bidean kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketan funtsezkoak izango diran alkarbizitzearen oinarriak adostera.

Eztabaida eta adostasunak jorratu nahi dituan prozesu honetan, gure herriaren kultur eta jatorri aniztasunaren inguruan sensibilidadea sortzen daben lau eremuetan jardungo da oraingoz behintzat. Xabier Mendigurenek Euskal Herriak beharrezkoa dauen kultur eta jatorri aniztasunaren kudeaketa eredu propioa eregitera konbidau ditu gizarte eragile, akademiko, kultural, sindikatu, alderdi eta erakundeen artean apurka apurka eregiko dana. Eta azken batean guztion adostasunetik.

Xabier Barber ESK sindikatuko kidea eta Gutun Sozialeko sustatzaileetako bat eta Anjel Miragaya SOS Arrazakeria Bizkaiko kidea eta Atzerritartasun legean aditua izan dira Jatorri aniztasuna eta lan eskubideak izeneko lehen txostena aurkezteaz arduratu diranak. Jarraian Garbiñe Petriatik, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak Euskara eta hizkuntz aniztasuna txostena aurkeztu dau.

Txosten honeek ahalik eta eragile sozial, sindikal, kultural gehienengana bideratuko ditue eta era berean eztabaida honetan parte hartzera konbidau. Horreen ekarpenak jaso ondoren, EH11Kolorek eremu bakotxean emondako adostasunak aurkeztuko ditu bere momentuan jentartean horreekazko atxikimendua eskatuz.
 

Osorik irakurri