Martxan da 'Alea' Arabako euskerazko astekari barria

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 1a, 00:00

GEU Gasteiz Euskalduna alkarteak, Goiena-k eta Berria-k alkarlanean sortutako proiektu komunikatiboa da Alea, Araban euskerazko lekuko hedabideen hutsuneari aurre egiteko sortua. Abenduaren 3an, Euskerearen Nazinoarteko Eguenan 65.000 ale banatuko ditue Araba osoan.

Alea-ren aurkezpen jaia zapatuan izan zan, hilaren 29an, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. 0. zenbakia aurkeztu dabe, eta laster, urtarrilean kaleratuko dabe lehenengo zenbakia. Agerkariaren helburu nagusiak dira Araban euskerearen erabilerea eta presentzia handitu eta euskerazko informazinoaren bitartez lurraldea kohesionatzea.

Astekariak 32 orrialde ditu, koloretan. Arabatik Arabaren barri emonez, kuadrillaz kuadrilla, eta herriz herri zabalduko da, dinoe arduradunek. Urtarrilaren 19tik aurrera, barikuro egongo da Alea kioskoetan, edo etxean, harpidetu ezkero. Urte osoko harpidetzea 50 eurokoa da.

Lan-talde profesional batek gidatuko dau aldizkaria,  baina proiektu parte-hartzaile eta edegia danez, Arabako euskaldun eta euskaltzaleen parte-hartzea oso garrantzitsua da.

Osorik irakurri