Bilboko historiari buruzko 18. Sinposioak diktadurearen sasoia aztertuko dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 2a, 00:00

Bilboko Udalak, Eusko Ikaskuntzagaz batera, antolatzen dauen Bilboko historiari buruzko Sinposioaren XVIII. edizinoa martitzenean eta eguaztenean egingo da, Bidebarrieta liburutegian. Aurten Francoren diktadurearen sasoia jorratuko dabe, 1937tik 1977ra bitarteko urteak.  40 urte iraun zituan diktadureak nabarmen aldatu eban bilbotarren bizimodua. Lehenengo saioa gaur bertan izango da, 18:00etatik aurrera.

Topaketan hainbat ikerlari batuko dira epealdi horretako gaiei eta arazoei buruz oraindino argitaratu barik dagozan lanak azaltzeko. Xabier Irujo Nevadako Unibersidadeko irakasleak irakurriko dau inaugurazinoko berbaldia gaur arrastian. Atrocidades cometidas en Euskal Herria entre 1936 y 1945 a la luz de la legislación internacional: Claves jurídicas para una definición de genocidio en Euskadi da berbaldiaren izenburua.

Bost saio egingo dira gaur eta bihar, eta danetara 18 txosten aurkeztuko ditue. Txosten horreek, gai ugari landuko ditue, besteak beste: nazional-katolizismoaren urte hareetan erlijinoak urian izan eban eragina, NO-DO-a moduko komunikazino eta propaganda bitartekoek egin eben lana, frankismoaren kontrako oposizinoaren jarduerea eta etxebizitzearen arazoa desarrollismoa dalakoaren urteetan. Txostenetako batek 1942 eta 1970 artean Telefonica enpresan lan egin eben Bilboko emakumeak gogoratuko ditu.

Egitarau osoa, hemen.
 

Osorik irakurri