Arkaitz Mendoza pianisteak urte hasieran enkargua egin eutson Harkaitz Cano idazleari, Chopinen nokturnoetan oinarrituta, poemak idaztea. Alkarlan horren emoitzea da Etxepare Institutuak kaleratutako Malgu da gaua lana.
Hamar pieza ditu diskoak, Mendozak aukeratutakoak; konpositore poloniarra bizi zala argitaratutako zortzi nokturno, eta hil ostean, ateratako, beste hiru. Cano Chopinnen kantak entzun eta entzun ibili zan hilebetean, eta entzundakoak sentiduarazoten eutsanetik abiau zan olerkiak idazteko. Modu inpresionistean idatzitako testuak dirala esan dau idazleak, malenkonia puntu bategaz.