Mila Salterain durangarrak 'Erresumaren ilunsentia' nobelea kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 3a, 00:00

1190. urteko Santa Katalina egun batez hasten da Erresumaren ilunsentia liburu hau, Gaztelako Alfonso VIII. erregeak Haro familiaren laguntzinoagaz, Nafarroako Antso VI. erregeari Bizkaiak kendu eutsanetik urte gitxira. Mila Salterainen lehenengo nobelea dau hauxe. Txalaparta argitaletxeak Amaiur bilduman plazaratu dau.

Durangaldea -erresuma bien arteko mugea- azpikeria politikoen jokaleku bihurtu zan. Sasoi horren ganekoak jaso ditu Salterainek liburuan. Petro Latrone tenentea, Didaco Lupi Harokoagaz azpilanetan ebilen, Gaztelaren eskutik poderea handitzeko. Nafarroako erregeak, barriz, arretaz jagoten zituan muga-eskualde horretako jauntxuen jukutria eta maltzurkeriak.

Eleberri honetan Errikardo Lehoi-Bihotza, AntsoVII.a, Berengela eta antzeko personaia historikoak Peru itsuagaz, Anglesa seroreagaz edo Prudentzio sasikoagaz nahastetan dira. Danen artean garai gatazkatsu baten irudi bizia eskaintzen deuskue, gure historiaren bidegurutze erabagigarri batekoa.

Osorik irakurri