Genero ikuspegia lantzeko proposamen bi

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 5a, 00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak genero-bardintasunaren ikuspegia jorratu gura dau Durangoko Azokan, halanda ze, Gizarte Ekintzako Foru Sailak liburu-azokarako jarduera osagarri batzuk antolatu ditu, Euskal literatura eta emakumeak: noiztik?, norantz?, nola? izeneko tailerra, hain zuzen be. Hitzordua gaur bertan da, 15:30ean, Areto Nagusian.

Asko dira jakintzearen eta ezagutzearen arloetan nabarmendu diran emakumeak -dinoe antolatzaileek- Hori gorabehera, ahaztuta egon dira, eta ia ez dago eurei buruzko aitamenik historian; beraz, ikusezinak izan dira urte askotan. Hori apurka-apurka aldatuz doala erakutsi gura dabe mintegi honen bidez, euren historiak ezagutuz.

Berbaldi-tailerra 15:30ean hasiko da, eta hiru zati izango ditu. Lehenengo eta behin, Euskal Idazleen Elkarteko buru Jasone Osorok, Josune Muñozek eta Gema Lasartek emakumeei eta literatureari buruzko Hegats lan monografikoa aurkeztuko dabe. Ostean, emakume idazleen eta euskal literaturearen bibliografia eta kronografia jasoten dituan diptikoak eta tripitikoak banatuko ditue. Amaitzeko, euskal literaturea irakurri, erakutsi edo aztertzen daben emakumeei buruzko mahai-ingurua egingo dabe.

Horrezaz aparte, abenduaren 7an, Berdintasuna sustatzen tailer didaktikoa eskainiko dabe Saguganbara gunean,15:00etatik aurrera. Haizea Ramosek idatzitako Egunon Printzesa! film laburra proiektauko dabe. Pelikula honetan, gazteen arteko harremanetan jazo daitekezan jarrera sexistak erakusten ditue.

Osorik irakurri