Goizeko jentetzearen aldean, nasaiago ibilteko aukerea dago orain Landakon. Ikasleak izan dira nagusi bai erakusmahai artean bai ganerako guneetan be. Arrastian be Azokea martxan dago, egitarau bete-beteagaz ganera. Inaugurazino-ekitaldi ofiziala 18:30ean egingo dabe, Areto Nagusian.
Herrialde konbidaua Okzitania da, halanda ze, sarrera-berbaldia Sèrgi Javaloyèsk egingo dau, Occitània, mei qu'un país, un orizont cosmopolita (Okzitania herrialde batetik haratago, etorkizun kosmopolita) izenburupean. Erakunde publikoetako ordezkariak be bertan izango dira.
Gune guzti-guztietan egongo da zer egin eta ikusi, Azokeak ateak zarratu arte, 20:00ak arte. Areto Nagusian, Emakumeak eta euskal literaturea berbaldi-tailerra emongo dabe, 15:30ean. Saguganbaran, 17:00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoak izango dira.
Ahotsenean makina bat emonaldi eta barriketaldi dagoz aukeran, zerrendea luzea da: Xaiko, Eskean Kristö, En Tol Sarmiento, Revolta Permanent, Enkore, Jon Elizalde, Pako Aristi, Yolanda Arrieta eta abar. Irudienean, 19:30ean, Ander Odriozolak zuzendutako Bingen pelikulea proiektauko dabe.
Gauerako plana gura dauenak be topauko dau. Plateruenan, 23:00etatik aurrera, Vendetta eta Hesian taldeek euren disko barriak zuzenean aurkeztuko ditue.
Arratsaldeko egitarau osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.