Areto Nagusiak aurten kulturgintzearen kezka eta erronkei tartea egin gura izan deutse, eta Gogoetaren Plaza bihurtuko da. Lehenengo urte honetan, Miren Rubio eta Iñigo Astiz kazetariek koordinau dabe hausnarketetarako egitaraua, eta ibilbide mamitsua daben sortzaile eta eragileak konbidatu ditue.
Hiru formatu planteau ditute: goizeko lehen ordurako, alkarrizketea; hamaiketakoaren bueltan, bi sortzaileren artean barriketaldia; bazkalosterako, gai beraren bueltan ikuspuntu anitzak batzeko mahai-ingurungurua. Egun bakotxean gai nagusi bat izango da ardatza eta kazetari bat arduratuko da galderak edo moderatzaile lanak egiteaz.
Abenduaren 6an, hizkuntzaren hautua da gaia. Iñigo Astiz Berriako kazetaria dabil goizez eta Miren Rubio arratsaldez:
Abenduaren 7an, sostengu ekonomikoa hartuko dabe berbagai. Argia aldizkariko kazetari Gorka Bereziartua izango da moderatzailea egun osoan zehar:
Abenduaren 8an, kultur transmisinoa. Uxue Alberdi idazle eta kazetaria izango da moderatzailea: