Argitxo eta Olentzero alkarregaz ekarri ditu Durangoko Azokara Ikastolen Elkarteak. Ipuinak, puzzleak, peluxea eta beste joko batzuk kaleratu ditue, 0 urtetik aurrerako umeentzako.
Argitxo andrakoa, berbarako, edozein adineko umeentzako panpin biguna da. Jolasean ibilteko lagun maitagarria, dinoe Ikastolen Elkartekoek. Argitxok edalontzia be badauka, plastikozkoa, mikrouhin-labean sartzekoa. Argitxoren boltsea hiru urtetik aurrerako umeei zuzenduta dago, motxila baten antzera erabili daiteke, janaria, erropak edo eskolako gauzak eroateko.
Ipuin bi ditu Argitxok, bata, Argitxo eta arlotea, eta bestea, Argitxo eta Olentzeroren oparia. Argitxo iratxoaren azken abenturak kontetan ditu Mitxel Murua idazleak liburotan. Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoz.
Puzzlea be badauka Argitxok, Argitxoren alfabetoa, 28 zatiz osotua. Hiru eta zazpi urteko umeentzako puzzlea da.