Kanporaketa saioak hasierea emongo deutso 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketeari. Sei bertsolarik hartuko dabe parte kanporaketan eta horreetatik hiruk lortuko dabe final-laurenetarako sailkatzea. Saioa datorren barikuan, abenduaren 12an, jokatuko da Iruñeko Alegria Peñan, 20:00etan hasita. Sarrerea dobakoa da.
33 bertsolarik emon dabe izena 2015eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Final-laurenetako fasea zezeilaren 7an hasiko da eta txapelketea martiaren 28an amaituko da.
Hori baino lehen kanporaketa saioak hasierea emongo deutso txapelketeari. Bertan parte hartuko dabenak Nafarroako Txapelketan lehen aldiz izena emon daben bertsolariak dira, eta hiru sailkatuko dira. Ganerakoak zuzenean sailkatuta dagoz zezeilean abiatuko diran final-laurenetarako.
Sahats Aleman, Mikel Lasarte, Sarai Robles eta Mintxo Astiz barañaindarrak, Mikel Juaniz iruindarra eta Kotte Plaza iruritarra dira kanporaketan parte hartuko daben bertsolariak. Epaile lanetan, barriz, Nerea Bruño, Arkaitz Goikoetxea eta Ekintza Landa ibiliko dira. Maider Ansak aurkeztuko dau saioa.
Honako lana da bertsolariek egin beharko dabena:
- Binaka, gaia emonda, hiruna bertso zortziko handian.
- Binaka, gaia emonda, hiruna bertso zortziko txikian.
Kartzelako lana:
- Banaka, lehen puntua emonda, bi bertso zortziko txikian.
- Banaka, gaia emonda, bi bertso nahi dan doinu eta neurrian.