Barbara Goenaga eta Kalakan dira Poziktibity ekimenaren bideo barriko protagonistak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 11a, 00:00

Barbara Goenaga aktore donostiarra eta Kalakan perkusino taldeko kideak Poziktibity ekimenaren barruan egin dan bideo barriko protagonistak izango dira, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazo dabenez.

Poziktibity euskerearen erabilerea bultzatzea helburu dauen proiektu bat da. Gainera, euskereagazko jarrera positibo bat be bada, eta hiru kontzeptu berba bakarrean alkartuta sortu da bere izena: Pozik, Positivity eta Activity berbak buztartuta. Akronimo bat da, hiru berbetatik eratorritako berba bakar bat. Berba horreen loturatik sortzen da gauza desbardin asko iradokitzen deuskuzan izen hau. Poziktibityk testuinguru eleaniztun bat iradokitzen deusku. Hizkuntza bi, euskerea eta gaztelania, barruan dituan testuinguru bat, hain zuzen. Integrazinoa eta modernidadea dakarzkuz gogora.
 
Positiboa eta atsegina dan zeozer iradokitzen deusku. Baita energia, poztasuna, aktibidadea, euskerea biziteko era bat, eta jarrera bat be. Jarrera barri bat euskereagazko, edegia, jentea erakarten dauena. Euskerea dakitenentzako konbita da, erabili deien, euskerea ondo edo ez hain ondo jakin arren. Era berean, konbita da ez dakitenentzako be, euskerara hurreratu daitezan.

Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak aurkeztu dau ekimeneko bideo barria gaur, abenduaren 11, Donostiako Kursaaleko Nineu jatetxean. Baztarrikagaz batera, Goenaga eta Kalakan taldeko kideak be ekitaldian egon dira.

Osorik irakurri