'Gustatzen jata, gustatzen jaku' lemapean dator 2015eko Euskal Eskola Publikoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 11a, 00:00

Gustatzen jata, gustatzen jaku lemapean, Euskal Eskola Publikoaren 24. jaia izango da Elgoibarren, 2015eko bagilaren 7an eta Jata erlea lagun izango da, erleak ekosisteman behar-beharrezkoak diran lez, gure eskolak ezinbestekoak diralako gizartearen garapenerako. Gure Herri Eskolea Elgoibarko herriarentzat behar-beharrezkoa dan neurri berean.

Hainbat ekintza izango dira urte osoan zehar, herriko eta gipuzkoako alkarte desbardinakaz batera alkarlanean. Pozik eta gogotsu gabilz lanean, ilusinoagaz, alkarri lagunduz, hamaika idea eta amesi jarraituz. Zatoz geugaz, jarraitu Jataren irudiari, eta ez jatzu damutuko! Ez deutsuegu guzurrik esango, gogor gabilz lanean, baina pozik, itxaropentsu eta gogotsu, gure seme-alabek, Elgoibarrek eta gizarte honek merezidu dauelako.

Alkarlana da ardatza gure seme-alabak izan daitezen euskal hiztun zintzoak, danon hezkuntza-eskubidearen aldekoak, emakume eta gizonen bardintasuna bilatuko dabenak, naturea eta kirola maite izango dituenak. Horregatik, gaur gure eskoletako familiok, irakasleok eta irakasle ez diran langileok, danon eskola euskaldunak aldarrikatu nahi doguz. Gaitasun, itxura, kultura edo maila sozio ekonomiko desbardinetako familiak batzen dituen eskolak aldarrikatzen doguz. Danok dogulako kalidadezko hezkuntzea jasoteko eskubidea.


Gaur aurkeztu dabe prentsaurrean 2015eko Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Alfredo Etxebarria, Elgoibarko Alkateak, Ainhoa Adurizek, Elgoibarko herri eskolako guraso, irakasle eta ikasleen izenean eta Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak.

Osorik irakurri