'Galdeketaun', gazteen artean euskerearen erabilerea bultzatzeko lehiaketea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 12a, 08:00

Bilboren ganeko test motako (galderea eta erantzuna) ausazko zenbait galderek osotzen dabe lehiaketea; kulturea, kirola, artea, geografia, Bilbo bera eta Athleticen inguruko galderak izango dira, besteak beste. Parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar ditu.

Bilboko Udalak eta Nontzeberri atari kulturalak aplikazino mobikorraren formatua dauen lehiaketa bat jarri dabe abian, gazteek euskerea erabiltea sustatzeko asmoz. Galdeketaun izenekoa da aplikazino barria eta 12 eta 17 urte bitarteko gazte bilbotarrei zuzendutako ekimena da.

Sabin Anuzita Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol zinegotziak eta Juan Ramon Madariaga Nontzeberri atariko arduradunak aurkezpenean azaldu dabenez, euskerazko tresnak erabili nahi dira edade tarte horretako gazteakaz, hizkuntzea modu ludikoan eta jakintzarako erabili deien, eta aplikazinoa erakargarri eta atsegin bihurtu.

Bilboren ganeko test motako (galderea eta erantzuna) ausazko zenbait galderek osotzen dabe lehiaketea; kulturea, kirola, artea, geografia, Bilbo bera eta Athleticen inguruko galderak izango dira, besteak beste. Parte-hartzaileak ahalik eta punturik gehien lortu behar ditu.

Nahi beste aldiz jolasteko aukerea emoten dau bi hilabete iraungo dauen lehiaketeak. Puntuazino altuena lortzen dauena sarituko da, baina, horrezaz gan, bestelako sari batzuk be zozketatuko dira parte-hartzeagaitik eta lehenengo hamarren artean geratzeagaitik.

Modu honetan, Anuzitak nabarmendu dauenez, Bilboko Udalak beste pausu bat emon dau urian euskerearen erabileera bultzatzeko eta sustatzeko. Esangura horretan, Bilbao Kirolak erakundea .eus domeinua erabilten hasi dala jakinarazo dau, eta beraz, hau da Bilbao Kirolaken webgunearen helbide barria: www.bilbaokirolak.eus.

Galdeketaun jokoa Google Play Store aplikazino dendatik hartu daiteke. Lehiatzen hasi aurretik, parte-hartzaileek erabiltzaile izena, telefonoa eta adina adierazo beharko ditue erregistretako. Telefono zenbakia izenari lotua izango da eta, beraz, ezingo dabe jolastu erabiltzaile batek baino gehiagok telefono zenbaki berberagaz. Lehiaketeari buruzko informazino guztia eta aplikazinoa deskargetako esteka www.galdeketaun.biz webgunean topau daiteke.