Balmasedako Udalak, Enkarturrek eta Convento San Roque hotelak bat egin dabe, Komentuko Gozokien Azokea sustatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 17a, 00:00

Balmasedako Udalak, Enkarturrek eta Convento San Roque hotelak indarrak batu ditue, Komentuko Gozokien Azokea sustatzeko; ekimen solidario hori abenduaren 19an, 20an eta 21ean izango da, Bizkaiko Elikagaien Bankuaren alde.

Balmaseda uribilduan ospatzen dan Komentuko Gozokien Azokearen bigarren edizinoa izango da. Oraingo honetan Convento San Roque hoteleko klaustroak monjeen produktuen (turroiak, polboroiak, pastak, girlatxeak, likoreak, orioa, xaboiak, intxaurrak, txokolatea…) saltokiak barne hartuko ditu. Salgai egongo diran gozokiak eta ganerako produktuak artisau moduan prestau dira Aguraingo (Araba) ahizta klaratarren, Zamorako mesedetako oinutsen, Sevillako jeronimotarren eta Soriako Santa María de la Huerta monasterioko monjeen komentuetan.

Ekimen honen bidez, antolatzaileek persona ahulenen egoerea arintzen lagundu nahi dabe. Batzen dan Bizkaiko Elikagaien Bankuari emongo jako. 2013an, ongintzazko erakunde horrek 3.511 tona elikagai banatu eutsezan 38.292 laguni Bizkaia lurraldean lan egiten daben 260 erakunde hartzaileren bidez (familientzako eta gizarteratzeko zentroak, egoitzak, jantoki sozialak eta erlijiosoen erakundeak, besteak beste).
 

Komentuko Gastronomiaren Astea

Aldi berean, Balmasedako Convento San Roque hotelak Komentuko Gastronomiaren Astea ospatuko dau abenduaren 20tik aurrera, eta bertan monasterioetako produktuetan oinarritutako menu bereziak eskainiko ditu. Besteak beste, Gozokien Azokan ordezkatuta egongo diran komentuetatik ekarritako produktuak egongo dira.

Komentuko Gastronomiaren Astea Convento San Roque hotelak establezimenduaren jarduera bera dinamizetako eta Balmasedako zein Enkarterriko turismo eta kultur sustapenari laguntzeko gauzatzen dituan ekimenen barruan dago.

Convento San Roque hotela, Balmasedako alde zaharrean kokatua, Santa Clara komentu historikoko multzo monumentalean sartuta dago; komentu-eleizea eta bikario-etxea be multzo horren barruan dagoz. XVII. mendeko eraikin berezi bat da, zerbitzu aurreratuez hornidutako hotel-jatetxe baten preminetara egokitutakoa. Hango 21 logelak klausurako mojen gelak izan ziran bere garaian, komentuaren itxurea errespetetan dabe eta bainugela oso bat, satelite bidezko telebista, wi-fi eta gela-zebitzua dago. Hotela Bizkaiko jatetxe iraunkorren komunidadeko kide da eta 580 mahaikide hartzeko besteko areto zabalak daukaz.
 

Osorik irakurri