Bilbao Mendi Film Festivalak Montxo Armendariz omenduko dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 18a, 00:00

Bilbao Mendi Film Festivala euskal zinemearen ikurretako bategaz buztartuko da gaur, hilak 18, Montxo Armendarizen Tasio filmagaz, hain zuzen be. 30 urte bete dira natureagaz estu-estu lotuta bizi zan ikazkinaren filma egin zanetik. Pelikuleak benetazko personaia baten, Anastasio Ochoa Ruizen (Tasio) ibilerak kontetan ditu. Ikazkin librea eta isileko kazerua izan zan, Zuñigan (Nafarroan) jaio zan 1916. urtean eta Valderrotako mendian hil zan 1989an.

Klasiko hori zuzendu eban Montxo Armendarizi Urrezko Eguzkilore saria emongo deutso Mendi Film Festivaleko antolakuntzeak.

Bilboko Alondigako auditorioan, Felix Linaresek aurkeztuko dau ekitaldia, eta Montxo Armendarizegaz batera bertan izango dira Patxi Bisquert (Tasio) eta Paco Sagarzazu (basozaina) aktoreak, eta Koldo Lasa erregidorea. Hitzordua arratsaldeko 19:00retan da baina proiekzinoa ordubete geroago, 20:00retan hasiko da.

Osorik irakurri