Kalandraka argitaletxeak Tempo de exilio galegoz argitaratu dan Joseba Sarrionandia euskal idazlearen lehen poesia antologia plazaratu dau, Tambo bilduman, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez.
Izuen gordelekuetan barrena (1981), Gartzelako poemak (1992) eta Hnuy illa nyha majah yahoo (1995) liburuetako poema batzuk eta Ruper Ordorikak Memoriaren mapan (2006) diskoan kantau zituan beste hainbat jaso ditu bildumeak, itzulpengintzarako Etxepare Institutuaren diru-laguntzinoa jaso dauenak.
Alén da fronteira liburuan euskal poesia galegora bihurtzeagaitik 2012. urteko Lois Tobío saria eskuratu eban Isaac Xubín izan da Joseba Sarrionaindiaren poemen itzultzailea.
Olerki horreek Sarrionaindiak 1985ean hasi eban eta gaur egunera arte iraun dauen ibilbidea islatzen dabe: erbestean igarotako bizitza luze baten laburpena. Tempo de exilio Vigon aurkeztu barri dabe.