Maria Orcasitas Bikandi Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) ikerlariak XLIII. Ignacio Aldecoa Ipuin Lehiaketearen Saria jaso dau, Usoak lanari esker. Itziar Lamarain Arabako Aldundiko Euskera, Kultura eta Kirol diputaduak emon deutso saria.
Arabako Foru Aldundiak urtero antolatzen dau lehiaketea, eta irabazleak 6.000 euro jasoko ditu. Lan saridunari jagokonez, lehiaketearen epaimahaiaren ustez, oroipen ikuspuntutik idatzitako ipuina da, kalidadezko prosa poetiko eta erraza dauena, irakurteko oso atsegina.
Maria Orcasitas, EHUko DREAM taldearen barruan, Hezkuntza eleanitza gaiaren inguruko tesia egiten dabil.