EiTBk eta Zineuskadik Zinegabonak izeneko ekimena ipiniko dabe martxan Gabonetan. Halanda ze, EiTBren Bilboko egoitzako Multibox aretoan lau film eskainiko dira, abenduaren 22tik 26ra bitartean, 25ean izan ezean. Zigortzaileak, Aita zonbia naiz, Olentzero eta iratxoen jauntxoa' eta Zipi eta Zape eta kanikaren kluba pelikulak dira proiektauko dituenak.
Astelehen, martitzen eta barikuan emonaldiak goizez izango dira, 11:00etan, eta martitzenean, barriz, arrastiz, 16:30ean, goizean Olentzero egongo da bisitan EiTBren Bilboko egoitzan.
Emonaldi bakotxerako 300 sarrera zozketauko ditue EiTBren Hiru3 komunidadeko kideen artean. Launa sarrera jasoko ditue irabazleak. Abenduak 22an Zigortzaileak proiektauko dabe; 23an, Aita zonbia naiz; 24an, Olentzero eta iratxoen jauntxoa; eta, 26an, Zipi eta Zape eta kanikaren kluba.
Pelikula horretaz aparte, astegoien bitan, abenduaren 27an eta 28an eta urtarrilaren 3an eta 4an, Euskal Herriko hainbat zinema-aretotan euskerazko filmak ikusteko aukerea be egongo da, euro baten truke. Pelikulak honeek dira: Maya erlea, Dragoi bola, Jelly T, Ernest & Celestine, Blackie & Canuto, Dinosaurioen artean, Doraemon eta Nobita Holmes etorkizuneko museo harrigarrian, Freddy Igeldegi eta Gazte harrigarria, T.S. Spivet.
Golem AlhondigaBilbao (Bilbo), Principe (Donostia), Florida (Gasteiz), Golem Baiona (Iruñea) eta Cinema Itsas Mendi - La Corderie (Urruña) zinema-aretoek hartuko dabe parte ekimenean. Emonaldi guztiak goizeko 11etan izango dira.