Fredi Paia algortarra, 2014ko Bizkaiko Txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 22a, 00:00

Zapatuan, 4.350 bertsozale batu ziran Bilbao Arenan, sekula egon dan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa final jentetsuenean. Kristina Mardaras Iurretako bertsolariak jantzi eutson txapela Fredi Paia irabazleari, entzuleen txalo artean. Arkaitz Estiballes galdakaoztarragaz jokatu eban buruz burukoa.

Bilbao Arena aretoa bete-bete egin zan zapatu arrastian, #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketearen finalean. Antolatzaileen arabera, 4.350 lagun batu ziran, azkenengo urteetako gehien. Bertsolari zortzikoteak bere behar puntuagarria amaitu ostean, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia pasau ziran buruz-burukora. Azkenean, Fredi Paiak jantzi eban txapela, Kristina Mardaras Sedrunen eskutik.

Puntuazinoa, holantxe geratu zan: Fredi Paia Ruiz, 901 puntu; Arkaitz Estiballes Ormaetxea, 874.5; Etxahun Lekue Etxebarria, 512; Oihana Bartra Arenas, 482.5; Jone Uria Albizuri, 482; Onintza Enbeita Maguregi, 479; Iratxe Ibarra Foruria 478.5; eta, Xabat Galletebeitia Abaroa 452. Bertsolari gazteenaren saria Uriarentzako izan zan.

Gai-jartzaile beharretan Zuriñe Iarritu Azpitarte eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ibili ziran. Epaimahaian, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Mirari Azula Aurrekoetxea egon ziran, eta idazkari lez, Itziar Basterretxea Olarreaga.
 

Osorik irakurri