'Aiarako toponimia nagusia' liburua irakurgai, Euskaltzaindiaren webgunean

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 23a, 00:00

Euskaltzaindiak Aiarako toponimia nagusia / Toponimia mayor de Ayala liburu webgunean ipini barri dau, konsultagai. Izenak bildumearen hirugarren zenbakia da. Onomastika batzordeko kide Patxi Gale, Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutza dira lanaren egileak.

Lanaren hasierako sustatzailea Aiarako Udala izan, eta azkenean, Arabako Foru Aldundiari eta Euskaltzaindiari esker ikusi eban argia. Liburuak dituen 362 orrialdeetan egileek Aiarako kontzeju historiko eta auzo nagusien izenak berrikusten ditue, leku horreen deskribapenaz aparte, izenen jatorriaz, historiaz eta normalizazinoaz be hainbat iruzkin dagoz.

Eskualdeko mendi toponimiari buruzko kapitulu batek osotzen dau beharra.
 

Osorik irakurri