UPV/EHUko Bizkaiko Campusak eta AIKO taldeak antolatu eta familiei zuzendutako tailerra Bilboko Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3) izango da datorren zapatuan, abenduak 27, goizeko 11:00etan.
Kulunkaz tailerrak jantzearen lehen pausak 0-6 urteko umeei erakustea dau helburu. Talde bi osotu dira: A taldea 0-2 urteko umeakaz eta B taldea 3-6 urteko umeakaz. Tailer biak aldi berean emongo dira eta 12:30era arte iraungo dabe. Aurretik izena emotea nahitaezkoa da (bulego@aikotaldea.com), plazak mugatuak dira eta. Tailerrean sartzean, helduek 10na euro pagau behar dabe.
AIKO Taldeko kide Sabin Bikandik zuzenduko dau 0-2 urteko umeen tailerra. Bertan erritmoak, txaloak, jolasak eta sehaska kantuak landuko ditu. Patxi Labordak, barriz, 3-6 urteko umeakaz lan egingo dau. Tailer horretan erritmoa eta sormena izango dira ardatz nagusiak. Horretarako askotariko jolasak egingo ditu pultsua, erritmoa, doinua edo azentua eta fraseatu musikala atzemoteko.