Lorena Martinezen 'Maite dut' erakusketea ikusgai dago, Durangoko Arteka liburu-dendan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2014ko abe. 29a, 00:00

Udagoienean argitaratu eban Lorena Martinez ilustratzaileak Maite dut (Edo) liburua, eta orain erakusketa itxuran ikusi daiteke Durangon, Arteka liburu-dendan. Urtarrilera arte egongo da zabalik erakusketea.

Nire bizitzan, emozino biziko une batean maitasunari idazteko beharra sentidu neban. Eguzkitik, ilargitik, erreka zeharkatuz besteaganako zein norberaganako maitasuneraino, azaltzen dau egileak. Maite dut kanpotik barrura eta barrutik kanpora doan bidaia da, norbere buruaren kontzientzia hartzea mundua maitatu ahal izateko, hain zuzen be.

Maite dut 16 irudiz osatutako poema ilustratua da. Poema bera lau bertsogaz dago osotuta, eta bertso bakotxari lau irudi jagokoz. Ebagitako papelen collageekaz egin ditu irudiak, etxea, izarrak, eguzkia eta abar.

Martinez ilustratzailea da lanbidez, baina enkarguz egiten dau behar, hauxe dau beraz bere lehenengo lan osoa. Edo etxeak Begikoak izeneko bilduman kaleratu dau.
 

Osorik irakurri