Badihardugu euskera alkarteak hontsu kaleratu dau Elorrixoko berbetia liburua, eta daborduko lan oso-osoa sarean konsultagai dago, eta Elorrioko Ahotsak proiekturako egindako grabazinoak bere bai. Elorrioko Udalak orain lau bat urte atera eban beka bati esker gauzatu da proiektua.
Aintzane Agirrebeña eta Juan Martin Elexpuruk atondu dabe liburua, eurak ibili dira Elorrioko berbaerea aztertzen urteokaz. Elorrioko Ahotsak egitasmoko grabazinoak izan ditgue oinarri, herriko berbetea jasoteko. Halanda be, beste iturri batzuk be erabili ditue, besteak beste, Miriam Erizek Elorrioko toponimia lanerako egindako alkarrizketak eta transkripzinoak, Garaizabal neba-arrebek 1984an Elorrioko hitanoari buruz egindako ikerketea, edo Pedro Irizarrek Morfología del verbo auxiliar vizcaíno (1992) lana. Liburuaren sarrera historikoa Cesar Gallastegi elorriarrak egin dau.
Dijitalidadea enpreseak iburuan jasotako guztia sarean ipinin dau, www.elotop.net/euskara gunean. Bertan, ganera, Elorrioko Ahotsak proiektuko bideoak eta transkripzinoak be badagoz.