'Loreak', pelikula onenaren Goya sarirako hautagai

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 7a, 00:00

Jon Garaño eta Jose Mari Goenagak zuzendutako Loreak beharra Espainiako Zinema Akademiak antolatzen dauen Goya sarietan film onenarena irabazteko lehian izango da, El Niño, La isla mínima, Relatos salvajes eta Magical Girl pelikulakaz batera. Jatorrizko musika onenaren sarirako be hautagaien artean egongo da, Pascal Gaignek egindako lanagaitik.

Hamaika bat aste egin ditu karteldegian pelikuleak, eta 50.000 ikusletik gora izan ditu. Zinemaldian Urrezko Maskorra irabazteko lehian izan zan. Itziar Aizpuru, Itziar Ituño, Nagore Aranburu eta Josean Bengoetxea dira Loreak-eko protagonista nagusiak. Bai kritikeak bai publikoak harrera ona egin deutsie pelikuleari.

Astero-astero etxean lore-txorta bat jasoten hasten danean, Aneren bizimodua aldatu egiten da. Lourdes eta Tereren bizitzak be guztiz aldatuko ditue lora batzuek. Hiru emakumeren istorioa kontetan dau Loreak-ek.

Osorik irakurri