Joan Mari Irigoienek gazteentzako 'Pistolak eta epistolak' nobelea plazaratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 8a, 00:00

Urunia fantsiazko urian kokatu dau Pistolak eta epistolak (Elkar) behar barria Joan Mari Irigoien idazle gipuzkoarrak. Alkate bat eta kaleko margolari bat ditu protagonista 13 urtetik aurrerako irakurleentzako liburuak.

Poderearen gehiegikeriak salatzen dira liburu honetan, horretarako egileak parodia eta ziria erabilten ditu. Alde batetik, alkate megalomano besteko autoritarioa agiri da, udaltzainburua alboan dauela; eta, beste alde batetik, kalean pintetan dauen gazte bohemioa, txakurragaz bizi dana, eta sasoiko alargun bat lagun dauena. Eta tartean, makinatxu bat abentura barregarri.
 

Osorik irakurri