Priscilla Band funk talde bizkatarrak 'Xalala kale' bigarren diskoa aurkeztu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 8a, 00:00

Bederatzi kanta ditu Priscilla Banden disko barriak, eta bat, diskoaren izen berekoa, euskeraz grabau dabe ganera, bizkaieraz, hain zuzen be. Lehenengo diskoa lez, hau be autoprodukzinoa da, baina oraingoan crowfunding sistemearen bidez, 116 mezenasen laguntzinoa izan dabe. Gaur, 19:00etan, Bilboko Fnac dendan aurrerapen txiki bat eskainiko dabe zuzenean. Jentea jantzan ipinteko prest datoz.

Priscilla Bandek deepfunk musikea egiten dau, guztiz 'old school'-ekoa. 60ko hamarkadearen amaieran dago gure inspirazino iturria, azaldu dau Joseba negro teklisteak. James Brown eta Bobby Byrd ditue gogoko. Euskal Herrian Priscilla Band moduko talde bat falta zala uste dabe, hemen ez da holangorik egiten.

Bederatzi kide ditu bandeak: Xabier Urrutikoetxea (bateria), Lander Perez (bajua), Xabier Velle (gitarrea eta koruak), Joseba Negro (hammonda eta pianoa), Iskander Besga (saxo altua), Alez hazas (saxo tenorea), Urtzi Martin (tronpetea) eta Juantxu Garcia (ahots nagusia).

Zuzenean grabau ditue bederatzi kantak, analogikoan, Madrilgo Funkameba estudioan. Sano gustura dagoz emoitzeagaz. Dana batera grabau dogu -argitu dau Xabier Urrutikoetxeak- ahotsak eta musika tresnak. Zuzeneko musikearen oinarria da hori. Eurek gura eben moduan egin dabe.

Kanta guztiak gaztelaniaz idatzi ditue, Competís instrumentala eta euskerazko Xalala kale izan ezik. Euskeraz kantetako gogoa euken, eta funkerako fonetika egokia daukala erexten deutsie, batez be bizkaiereak. Afroamerikar soinuekaz oso ondo lotzen dala konturatu ginan. Batua baino, bizkaierea, Busturialdeko bizkaieran grabau dogu. Batua baino aproposagoa da.

Lehenengo diskoagaz (Olor a Fonk) urte bi emon zituen biran, eta laster hasiko dabe lan barriarena be. Urtarrilean hiru emonaldi ditue Madril aldean, eta hilaren 31, jai handia egingo dabe Bilboko Kafe Antzokian.

Me engañó singlearen bideoa be sarean dago daborduko, hemen.

Osorik irakurri