Bakailao burbuilak, 3181 Mendez Nuñez, Carnaval splash, Sardina voy a por ti, Con bigotes y a lo loco eta Tucan ra me suena dira 2015eko Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketearen finalistak. Horreen artean aukeratuko da Bilboko Aratusteetako irudi nagusia. 2015ko Aratusteak zezeilaren 12tik 17ra ospatuko dira.
Finalistak Itziar Urtasunek, Jai Batzordearen presidenteak eta Bilboko Udaleko Jai sailaren zinegotziak, Pilar Muerzak, Jai Batzordearen ordezkari politikoak, EH Bilduko zinegotzi Aitziber Ibaibarriagak, Bilboko Konparsen ordezkari batek, Ana Fernandez, ROS agentziako arte zuzendariak eta Mikel Bilbao, txistulariak eta 2012ko Zaranbolasek aukeratu ditue.
Aurtengo edizinoan 78 kartel aurkeztu dira lehiaketan. Proposamenak ez dira Bilbokoak bakarrik izan nahiz eta ohikoa danez, Bilbo izan batez be lanen jatorria.
Sei kartel finalistak Terminus eraikinean eta Udalaren webgunean (www.bilbao.net) jarriko dira ikusgai urtarrilaren 12tik 16ra bitartean. Webgunearen bidez (bilbao.net) botoa emoten dabenek NAN zenbakia adierazo beharko dabe botazino prozesua hobetu guran.
Bilbotarrek zuzenean emon ahal izango dabe botoa Terminus eraikinean bertan, Udalaren webgunearen bidez, lehiaketearen laguntzaile diran komunikabideen bidez eta Bilboko Jaietako sailaren Facebookaren bidez. Horrezaz gan, epaimahaiak be bere botazinoa egingo dau. Kartel irabazlearen egileak 2.000 euroko saria irabaziko dau.
Aurten komunikabide laguntzaile honeen bitartez emon daiteke botoa: Deia, Gara eta El Correo egunkarietan euren webguneetan, Que Nervion dobako egunkarian, Ser Bilbao, Eitb, Onda Vasca, Onda Cero, Radio Nervion, Bizkaia Irratia eta Radio Popular irratietan; Telebilbao, Tele 7, Bilbao 24 horas webgunean, eta Bilboko Aratusteen Facebokaren bidez.
Kontuak kontu, kartel irabazlea urtarrilaren 19tik 23ra jakinarazoko da.