Odol Emoileak, Arantzazu Ametzaga, Lince enpresea, Joaquin Atxukarro eta Euskadiko Herri Kirol Federazinoa, 2014ko Sabino Arana sariak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 9a, 00:00

Euskal gizartearen alde egindako lanean nabarmendutako persona, alkarte edo erakundeei emoten deutsie Sabino Arana Fundazinoak sariak urtero. Hogeita seigarren edizino honetan, Arantzazu Ametzaga idazle eta liburuzaina, Euskadiko Odol Emoileen Alkartea, Lince-La Industrial Cerrajera enpresea, eta Euskadiko Herri Kirol Federazinoa-Sokatirea izan dira sarituak. Sabino Arana Fundazinoko presidente Juan Mari Atutxak eta Irune Zuluaga zuzendariak emon dabe sarien barri gaur, prentsaurrekoan, Bilbon.

Euskadiko Odol Emoileen Alkarteari saria emonez, Sabino Arana Fundazioak milaka euskal odol-emoile saritu gura ditu. Odol-emoileen ekintza xume, borondatezko eta altruista hori besteen onerako alkartasunaren eta konpromisoaren adierazpen pertsonalik sakonena da, adierazo dabe prentsaurrekoan.

Idazle oparoa da Arantzazu Amezaga, hamar nobela ditu idatzita, eta 500 artikulu inguru. Eusko Legebiltzarraren liburutegi bikaina sorrearearen 'alma mater'-a izan zala esan geinke, ganeratu dabe. Lince-La Industrial Cerrajeraren ganean ondokoa azpimarratu dabe: Sarrailagintza enpresa honek Euskadi marka bihurtu dau munduan, gaur arte egin dauen 80 urtetik gorako ibilbidean sarrailagileen sektoreko enpresa aitzindaria da.

Euskal Herriko kirol-selekzinoek nazinoartearen aintzatespena lortu ahal izateko edegi dauen bideagaitik, nabarmendu dabe  Euskadiko Herri Kirol Federazinoa-Sokatirea. AEBetan, Wisconsinen, parte hartu eban lehenengoz euskal selekzino batek, sokatirakoak, modu ofizialean mundu txapelketa baten. Jazoera historiko izan zan, ganeratu dabe.

Eta saria jasoko dau hilaren 25ean be, Joaquin Atxukarro pianistearentzat. Hirurogei urtetik gorako ibilbide profesionala dauka. Euskal Herritik kanpo be ezagun-ezaguna da. Euskadi kanpoan proiektetako egin dauen ekarpenagaitik emon deutsie saria.

Alex Salmond Eskoziako lehen ministro ohia be sarituen artean egoan. Sabino Arana Fundazinoko arduradunek adierazo dabenez, gaur bertan jakinarazo dau Salmondek ezin izango dauela sari-emotera etorri, egun horretan Gordon barrutiko SNPren hautagia izentauko dabe eta.  Benetan sentiduten dot ekitaldi zoragarri honetan parte hartu ezin izatea eta nire ordez beste bati saria ematea ulertzen dot. Dana dala, datorren urtean barriro izentau ezkero, hor egongo nintzateke saria jasoteko, idatzi dau.

Osorik irakurri