'Boyhood' irabazle, Urrezko Globoetan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 12a, 00:00

Hiru sari irabazi ditu Richard Linklater zinemagilearen Boyhood beharrak; film eta zuzendari onenarena, eta antzeztaldeko emakumezko aktorearena (Patricia Arquette), hain zuzen be. Birdman eta The Theory of Everything pelikulek bina sari lortu ditue Urrezko Globoetan. Tina Fey eta Amy Poehler umoristek aurkeztu dabe ekitaldia.

Alejandro González Iñárrituk zuzendutako Birdman filmak izendapen gehiago eukazan, zazpi, baina sari bi besterik ez ditu irabazi: gidoi onena (Alejandro González Iñárritu, Nicolás Giacobone, Armando Bo eta Alexander Dinelaris) eta komediako gizonezko aktore onena (Michael Keaton). The Theory of Everything-ek be sari jaso zituan Urrezko Globoetan: gizonezko drama aktore onena (Eddie Redmayne) eta  soinu bandarik onena (Johann Johannsson).

Komedia edo film musikal onenaren saria  The Grand Budapest Hotel lanarentzat izan da, eta ez,  Birdman-entzat, faboritoa bera zan arren. Emakumezko aktore dramatiko onena Julianne Moore (Still Alice) aukeratu dabe, eta komediakoa Amy Adams (Big Eyes).
 

Osorik irakurri