Domekan, hilaren 18an, abiatuko da aurtengo maskarada sasoia, Idauze-Mendin. Danetara, hamabi saio egingo ditue, lehenengoa eta azkenenengoa -apirilaren 19an- leku berean, bertako gazteak dira-eta antolatzaileak. Martiko hiru jelkaldi zapatuz egingo ditue.
Orain hamasei urte, 1999an, atondu zituan azkenengoz Idauze-Mendik maskaradak. Hogeita hamar parte-hartzaile inguru ditu maskaradeak, eta danak sano gazteak dirala nabarmendu dabe antolatzaileek. Aurton, beste urte batzuetan lez, emakumezko ugari dago.
Goizean, hamarrak bueltan, hasten dira barrikadak apurtzen, etxez etxe; eta, bazkalostean, laurak inguruan, egiten da maskaraden ikusgarria. Domekaz izaten dira maskaradak, baina aurten martiko azkenengo hirurak zapatuz egingo dira. Halanda ze, Maule-Lextarre (martiak 14), Santa Grazi (martiak 21) eta Iruri (martiak 28) zapatuan egingo dira.
2015eko maskaraden egutegia
- Urtarrilak 18, Idauze-Mendi
- Urtarrilak 25, Atharratze-Sorholüze
- Zezeilak 8, Garindaine
- Zezeilak 15, Gamere-Zihiga
- Martiak 1, Altzürükü
- Martiak 8, Ürrüstoi-Larrabile
- Martiak 14, Maule-Lextarre
- Martiak 21, Santa Grazi
- Martiak 28, Iruri eta Zalgize-Doneztebe
- Apirilak 5, Barkoxe
- Apirilak 12, Sohüta-Hoki
- Apirilak 19, Idauze-Mendi
Maskaraden ganeko jakingarri ugari, hemen.