Zezeilaren 15era arte egongo da zabalik Bilboko Rekalde aretoan Erika Ede artista bilbotarrak aurkeztu barri dauen Euri-azala erakusketea. Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako Arte Sorkuntzako Beken barriek programearen emoitzea da egitasmoa. Ederen erretratuek Jose Ignacio Anguisolaren testuak ditue lagun.
Familiaren oroimena da erakusketaren leitmotiva. Bizi izandako lekuak eta paisajeak berreskuratuz, artisteak informazinoa batzen dau. Itsasoa hartu dau ardatz egileak, modu horretan, aurrekoen munduan sartzen da. Itsaso eta toki ugari batzen dira Ederen lanetan, Lagago hondarra eta Mërsrags lurmuturra, berbarako.
Erika Ede bilbotarrak Artearen Historia eta Arte Eder ikasketak egin zituan Madrilen. Bilboko Guggenheim Museoko argazkigintza arloko koordinatzailea izan da, eta EHUko ohorezko irakaslea da.
Europako eta Ipar Amerikako makinatxu bat hedabidegaz kolaborau dau, besteak beste, Fígaro, Washington Post, Geo, Elle, Art in America, Kunstforum eta El Correo-gaz. Sari ugari ugari jaso ditu urteotan.
Rekalde Aretoko Kabinete Abstraktuan ikusgai dagozan lanak ez dira sortzaileek egindakoaren balantzea, baizik eta produkzino barrienen aurkezpena. Artelan horreek aldundiaren laguntzea jaso eben denporan egindako ikerketa personalen emoitzea dira.
barriek 2015 saileko hurrengo erakusketea zezeilaren 17an edegiko dabe, eta Laurita Silesen argazkiak izango dira protagonista.