Osso bikoteak 'Paraxuta' lehenengo diskoa kaleratu dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 15a, 00:00

Musikearen arloan ibilbide luzea daukien Lekter (Kokein, Cobra) eta Serge (Eraso!) dira Osso taldeko kideak, 2013an abiatu eben proiketu barria, eta orain aurkeztu dabe hamar kantako Paraxuta diskoa. Gitarrea, ahotsa eta bateria dira euren osogai nagusiak.

2014ko urria eta zemendian grabau, nahastau eta masterizau eben diskoa, Elektrika eta REC estudioetan. Lekterrek eta Sergek sortu ditue bai musikea bai berbak. Bariku gauetan ke eta garagardo artean sortutako abestiak dirala dinoe. Kanta batetik bestera erritmo aldaketa handiak dagoz, baina pieza guztien artean dago loturea. Rock musikea da ardatza.

Ahotsakaz egindako beharra igarten da, batez be, kantetan. Batzuetan batek bakarrik eta bestea batzuetan biak alkarregaz abesten dabe, ahots biak buztartuta.

 

Osorik irakurri