Art T-shirt Festa Openeko bigarren topaketea Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 16a, 00:00

Hemen da T-festa - Art T-shirt Festival Openeko bigarren topaketea. Hitzordua zapatuan, urtarrilaren 17an, arratsaldeko 18:30ean izango da Fanzine Bulbasaur-egaz. Ekitaldia T-festaren egoitzan izango da, Bilboko Puerta espazioan, Bilboko Zalbalbide, 17 helbidean eta bertan Bartzelonartik etorritako hiru artisten lana ikusteko aukera parebakoa izango da.

T-festa Open ekimenean hainbat artistaren lan-aurkezpenak eta esku-hartzeak izaten dira. Aurten kamiseta bat diseinetako konbita egin jake hiru artista eta talde desbardinei, eta, horrezaz gan, artista horreek egindako zenbait lanakaz batera aurkeztuko ditue Puerta aretoan. Aurkezpenak hainbat formatutan izango dira: erakusketa modukoak, tailerrak, berbaldiak edota izaera teorikoagoko aurkezpenak.

Parte hartuko daben artista eta taldeak aurtengo T-festa Openen edizinoan Fanzine Bulbasaur (Urtarrilak 17) eta Azucena Vieites (Urtarrilak 30) izango dira. 2014ko abenduan, Gema Intxaustigaz izan zan lehenengo topaketea.

Bulbasaur Bartzelonako fanzine feminista bat da, Andrea Alvarado Vivesek, Blanca Mirók eta Mirena Ossornok argitaratua. Bulbasaur fanzinean feminismoa izaten da berbagai, bai ikuspegi teorikotik, zein bizipenen aldetik, izan be, alderdi bi horreek ezin dira bereizi, egunero bizi izaten doguna gure pentsamenduaren oinarria dalako. Beraz, indarkeria, espazio publikoagaz doguzan hartu-emonak, post-feminismoa, queer teoria, ekonomia, zuzenbidea, lan-merkatua, pornoa, sexualidadea eta bestelako kontuak izaten ditue aztergai eta berbagai. Zinemea, musikea, liburuak eta, oro har, artea be lantzen ditue. Kulturearen eta politikearen arteko nahasketa hori hainbat adierazpidetatik gauzatzen da: testuetan, artikuluetan, lankidetza grafikoetan edo alkarrizketetan.

Azken batean, kamiseta-euskarrian dabilzan edota euskarri horretara lehenengoz hurreratzen diran artistek beste aukera bat izango dabe alkartzeko.

T-festa Open ekimenak Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa dauka, hain zuzen, Sorkuntzako lantegiak programearen bidez, eta Bilbotex-en lankidetzea be bai.

Osorik irakurri