Martitzenean, hilaren 20an, hasiko da Cola! Poster Week kartelaren astea, EHUko Arte Eder Fakultadeak antolatuta. Urtarrilaren 30era bitartean, berbaldiak, erakusketak, tailerrak eta dokumentalen proiekzinoak atonduko ditue. Jarduera praktiko eta teorikoak eskainiko ditue, kartela ideen transmisore izateaz aparte, jarduera artistikoa jorratzeko euskarria be badala erakusteko.
Danetara, hamahiru saio egingo ditue, bost lekutan: Arte Eder Fakultadea, BilboArte gunen, Belaza Gallery aretoan, Los Cosmos gunean eta La casa de artás espazioan. Lau estudio ezagunek hartu dabe parte jardunaldietan, hain zuzen be, Münster Studiok, La Familia Plómezek, Do the Printek eta Estudio Primok.
Hainbat ikuspuntu hartuko ditue kontuan kartela aztertzeko, esaterako, erretorikea, publizidadea, komunikazinoa eta propagandearen euskarri lez, edo proposamen personalen garapenerako bultzatzaile moduan. Egitarau osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.