Gaur hasiko da FIPA Ikus-entzunezko Saioen Nazinoarteko Jaialdia, Miarritzen

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 20a, 00:00

Jack Williamsek eta Harry Williamsek sortutako The Missing sailaren lehenengo atalaren proiekzinoak abiatuko dau gaur FIPA jaialdia, 19:45ean, Miarritzeko Midi geltokian. Gaurtik zapatura bitartean 30 herrialdeko 130 ikus-entzunezko lan izango dira lehian, tartean, erreportajeak, dokumentalak, sailak eta fikzino beharrak.

FIPA jaialdia izateaz aparte, merkatua be bada, eta telebisino kateentzat, berbarako, hitzordu garrantzitsua da. Danetara, 3.000 profesional batuko dira Miarritzen, antolatzaileek aurreratu dabenez.

Miarritzeko Midi geltokian, Kasinoan, Bellevuen eta Royalen proiektauko ditue lanak, eta sari-banaketea Midin bertan izango da, zapatu arrastian.

Jaialdian pantailaratuko diran beharren aukeraketan juduen genozidioaren ganeko lan nahikotxu dagoz, esaterako, Veronique Lagoarde-Segoten Shoah, les oubliés de l'Histoire, William Karel eta Blanche Fingerren Jusqu'au dernier, la destruction des juifs d'Europe eta François Levy-Kuentzen Les enfants de la nuit.

Antolatzaileek errealidadean oinarritzen diran fikzino lanak nabarmendu ditue. Moltso horretakoak dira, besteak beste, Olivier Masset-Depasseren Sanctuaire eta Claude-Michel Romen l'Emprise.

28. FIPA jaialdiaren egitaraua osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.

Osorik irakurri