Carnaval Splash kartela izan da zezeilaren 12 eta 17a bitartean ospatuko diran 2015eko Bilboko Aratusteetako irudia izateko aukeratua. Daniel Castello Muñiz diseinatzaile eta ilustratzaile bilbotarra da kartel irabazlearen egilea. Bilboko Aratusteak iragarteak izan leiken ohoreaz gan, 2.000 euroko saria jasoko dau.
Aurten 78 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Proposamenak Bilbokoak eta bertotik kanpokoak dira. Lanen jatorria anitza izan da, nahiz eta ohikoa danez, Bilboko eta inguruetako ekarpenak izan diran gehienak.
Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Zinegotzi Ordezkari eta Jaietako Batzordearen presidente eta Bilboko Aratusteetako Kartel Lehiaketearen epaimahaiko presidente dan Itziar Urtasunek jakinarazo dauenez, finalisten hautaketea bide desbardinak erabiliz egin da: alde batetik, epaimahaia egon da, Bilboko Udaleko Jaietako Zinegotzi Ordezkari eta Jaietako Batzordearen presidente Itziar Urtasunek, Jaietako Batzordearen ordezkari politiko Pilar Muerzak, eta Udaleko EH Bilduren zinegotzi Aitziber Ibaibarriagak, Bilboko Konparsak taldeko ordezkari batek, ROS agentziako arte Zuzendari Ana Fernandezek eta Mikel Bilbao 2012ko Zaranbolas eta txistulariak osotua.
Horreez gan, sei kartel finalistak Termibus eraikinean izan dira ikusgai eta bertan, nahi izan daben guztiek gustukoenari botoa emoteko aukerea izan dabe, eta aukera bera izan da urtarrilaren 12 eta 16a bitartean Bilboko Udaleko webgunearen (www.bilbao.net) bitartez be. Oraingo honetan aldaketa bat izan da webgunearen bitartezko botazino zuzenagoa egiteko, webgunearen bitartez botoa emon izan dabenek euren NAN zenbakia adierazo behar izan dabe botazinoaren prozesua hobetzeko asmoz.
Azkenik, laguntzaile diran hedabideen eta Bilboko Udaleko Jaietako Sailaren Facebook bitartez be egon da botoa emoteko modua.
Hain zuzen be, urte honetan honako honeek izan dira hedabide laguntzaileak: Deia, El Correo eta Gara egunkariak, Nervion dobako egunkaria, Ser Bilbao, Onda Vasca, Onda Cero, Radio Nervion, Bizkaia Irratia eta Radio Popular irratiak, Eitb taldea, Telebilbao, eta Tele 7 telebista kateak, eta Bilbao 24 Orduren bitartez.