Balmasedak 46th World Wide Sketchcrawla hartuko dau urtarrilaren 24an

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 20a, 00:00

Zer da Sketchcrawl?  Zuzenean taldeka marrazteko mundu mailan egiten dan deialdia; txoko desbardinetatik lotzen gara nazioarteko forumera, sareen bitartez, bertan munduko bazter guztietara zabalduz eta txoko oso desbardinetan egindakoaz gozau, ikasi eta trukatzeko. Zuzenean taldeka marrazten da, baina norberak bere ekarpena egiten dau, gero sareratzeko, mundu zabalera edegita.

Hasi dira leku desbardinetako deialdiak agertzen: Los Angeles, Tokyo, Palermo, Gouda, Nuremberg, Lille, Luzerna, Atlanta… Eta Balmaseda.

Azken Sketchcrawlean 60tik gora lekutan alkartu ziran taldeak: Calgary (Canada), Los Ángeles, Florida (AEB), Paris, Tolosa, Avignon (Frantzia), Laussane (Suitza), Tokyo (Japonia) Milano (Italia) Seoul (H. Korea), Brisbane (Australia), Oslo (Noruega) Nouakchott (Mauritania) Madrid, Málaga (Espainia) München (Alemania) Aveiro (Portugal) Santos (Brasil) Poble Sec (Catalunya) Santiago de Compostela (Galiza), Mumbai (India) Viena (Austria)…

Euskalherria´s Sketchcrawl taldea 2011an jarri zan abian, Iruñeko bi marrazkilarik bultzatuta, Ana García de Pablo eta Edurne Iriarte, Bergarako Pili Azkarategaz alkartu ziranean bidaia-koadernoei buruzko ikastaro batean. Euskal Herria hartzen dau berezko eragin eremu legez eta ezelako egiturarik bakoa da, sare desbardinen bitartez antolatzen da eta bazkaldu osteko bileretan adosten ditu erabagiak.

Aurten, Balmasedan izango da partaide batek bertan antolatzeko ardurea hartu dauelako. Holan erabagi zalako Eibarreko bilkuran eta Enkarterriko partaide batek eskualde honetara ekarteko ardurea hartu ebalako. Hori da talde honen berezitasuna. Hurrengo deialdia Donibane Garazin izango da.

Balmasedak eskaintza zabala dauka oso eremu txikian, ondarea, ibaia, zubiak, eleizak, eraikinak, azokea, bizitzaz beteriko kaleak, jentearen joan-etorriak, tabernak, trenbidearen azpiegiturak… Gainera Boinas La Encartada Museoan egingo dabe arratsaldeko saioa, bertako jatetxean putxera bazkaldu eta gero. Boinas La Encartada Museoan bisita gidatua egingo da 17:00etatik aurrera.

Munduko bazter guztietako marrazkilariak hurreratzen dira; Arrasate, Artzentales, Bergara, Ea, Elgoibar, Elorrio, Laudio, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñeatik izena emon daben 43 marrazkilari dagoz oraingoz. Orain arteko jentetsuena izango da deialdi hau.
 

Osorik irakurri