Etxepare Institutua EUNIC sarean onartu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 21a, 00:00

Etxepare Euskal Institutua EUNIC Europar Batasuneko Kultura Institutu Nazionalen Europako klusterreko kide alkartua izango da aurrerantzean. Erakundeak atzo hartu eban ebatzia, Letoniako Bruselako enbajadan egindako batzarrean. Waloniar eta flandriar institutuez gan, Europako estadu bat ordezkatzen ez dauen lehenengo kultura institutua bihurtu da holan Etxepare. Sare berean dagoz, besteak beste, British Council, Goethe Institut, Alliance Française eta Instituto Cervantes.

Onespena Etxeparek eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzak batera garatutako lanaren fruitua da, institutoko iturriek dinoenez. Europako herrialdeen arteko kultur arloko lankidetzea sustatzea eta kultur-egitasmo eta ekimenak eragitea dau helburu EUNIC sareak. Etxepare sareko kide bilakatzeak Europar Batasuneko estatuekaz zuzenean jarduteko aukerea emongo deutso. Euskal eragile eta sortzaileentzat alkarlanerako aukera barriak zabalduko ditu.

Letoniak hartu dau Europako Batzordeko lehendakaritzea 2015eko lehen seihilerako, horregaitik egin zan hango enbajadan batzarra. Agintaldiko kultura programae aurkeztu eben, hantxe izan zan Aizpea Goenaga Etxepareko zuzendaria bere. 

Osorik irakurri