Abenduan kaleratu eban Ain_1 boskoteak bigarren lana, Badoa, badirau autoprodukzinoa. Hamar kanta barri kaleratu ditu behar barrian Arrasateko taldeak. Urtarrilaren 23an, Elgoibarko Ilunpe tabernan joko dabe, 23:00etan.
Ainara Kortabarria, Iraitz Agirre, Maialen Madariaga, Itsaso Nabaridas eta Amaia Pavon dira Ain_1-eko kideak. 2007an sortu eben taldea, musika, poesia eta jantza emwnaldi pare bat eskaintzeko asmoz. Handik urtebetera, Gure abestia iristen den leku guztietaraino izeneko ikuskizuna aurkeztu eben. 2009an, bost abestiz osotutako maketa autoproduzidu eben, eta 2011n, Musika kaxa (MusikHerria) lan luzea kaleratu eben.
Emakumeen sorkuntzea sustatzeko atxakiaz hasitako bidean, egitasmo barria plazaratu eben abenduan. Aurreko lanen aldean, instrumentu barri batzuk sartu ditue, harmoniuma eta gitarra elektrikoa, berbarako. Oraingoan be, Ander Barriusogaz grabau dabe, Elektrika estudioan.
Badoa, badirau diskoko kantak entzun gura izan ezkero, hemen.