'Birdman or (The Unexpected Virtue of Ignorance)'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 23a, 00:00

- Zuzendaria: Alejandro González Iñárritu
- Gidoilariak: Alejandro González Iñárritu, Nicolás Giacobone, - Alexander Dinelaris, Armando Bo
- Musikea: Antonio Sánchez
- Interpreteak: Michael Keaton, Emma Stone, Edward Norton, Zach Galifianakis, Naomi Watts, Andrea Riseborough, Amy Ryan, Lindsay Duncan, Merritt Wever, Joel Garland, Natalie Gold, Clark Middleton, Bill Camp, Teena Byrd, Anna Hardwick, Stefano Villabona
- Produktoreak: Fox Searchlight Pictures / Fox Searchlight Pictures / New Regency Pictures
- Generoa: Komedia
- Herrialdea: AEB
- Iraupena: 118 min.

Urtetan superheroi ospetsu baten papela egin ostean, Hollywoodeko aktore batek norabide barri bat hartu nahi dau bere bizitzan: alkohola itxi, drogazale izandako alabegaz harremana berreskuratu, neska-lagun barri bategaz hasi eta Broadwayen debutau, aktore eta zuzendari  moduan, Raymond Carverren ipuinetan oinarritutako obreagaz.

Argumentu horregaz, Alejando González Iñarrituk 180 graduko birea egin dau bere filmografian. Amores perros, 21 Grams eta Babel moduko film itogarri eta dramatikon ostean, ikutu fantastikoak dituan komedia arlora mobidu da.

Antzerkiaren mundua eta inguruan dabilzan egoakaz, estretenimentu kritiko bat egin dau zuzendari mexikarrak. Batman personaia izandako Michael Keaton aktorea jolasean sartu da buru-belarri, eta horrek joko handia emoten deutso filmeari. Norberaren buruaz barre egitea beti da osasuntsua. Pelikula honetan aktoreen fobiek, ezinegonek eta ego-arazoek txantxarako aukerea eskaintzen dabe.

Errealismotik urrunduz, plano-sekuentzia faltsu bakarrean filmau dabe. Halanda ze, batzuentzat formeari jagokonez zoragarria dana, beste batzurentzat, barriz, harrokeriaren erakusle da. Baina, gogoa libre itxi eta aurreretxi barik ikusten bada, gozatuteko aukerea emoten dau Birdman-ek.

Osorik irakurri