Euskerazko hiru lan lehiatuko dira Edebé XXIII. Ume eta Gazte Literatura Sarian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko urt. 26a, 00:00

Danetara, 345 lan lehiatuko dira Edebé Ume eta Gazte Literatura Sarien 23. edizinoan, horreetako hiru euskerazkoak, eta sarituak zeintzuk diran datorren eguaztenean, urtarrilaren 28an, jakinarazoko da, Bartzelonan.

Aurtengo lehiaketara aurkeztutako lanetatik, 205 ume literaturakoak dira, eta 140, gazte literaturakoak. Horreetako 314 gaztelaniaz idatziak izan dira, 20 katalanez, zortzi galegoz eta hiru euskeraz. Aurreko 22 deialdietan gaztelaniazko 26 liburu, katalanezko 13 eta galegozko lau saritu dira.

Edebé Argitalpen Taldeak jakinarazo dauenez, lehiaketearen 23. edizinoak 55.000 euro banatuko ditu guztira sarietan: 30.000 euro gazte literaturako lan onenarentzat, eta 25.000 euro ume literaturako lan onenarentzat.

Osorik irakurri