Bernardo Atxagaren Xola txakurraren abenturen ingelesezko edizinoak (The Adventures of Shola, Pushkin, 2013) Marsh saria irabazi dau, itzulitako ume eta gazte literaturaren alorrean. Atxagaren ingelesezko argitalpen guztietan legez, Margaret Jull Costa izan da itzultzailea. Marrazkiak Mikel Valverderenak dira, Euskal Herriko edizinoan lez, Euskaltzaindiak jakinarazo dauenez.
Marsh sariak aurreko bi urteetan ingelesez egindako itzulpen lanik onena saritzen dau, ume eta gazte literaturearen alorrean. Aurtengo edizinoan, sei finalista izan dira; horreen artean, Xola txakurraren abenturak kontetan dituan liburua aukeratu dau epaimahaiak.
Euskeraz, lau dira Xola txakurraren abenturak batu dituen liburuak: Xolak badu lehoien berri (1995, Erein); Xola eta basurdeak (1996, Erein); Xola eta Angelito (2004, Erein); eta Xola eta Ameriketako izeba (2011, Erein). Ingelesez, liburu bakar batean batu eta argitaratu ziran, 2013an, The Adventures of Shola izenburupean.