Manex Agirrek irabazi dau Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 2a, 00:00

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalaurrekoa Laudioko Lanbide Heziketako Udal Ikastetxearen aretoan jokatu eben domeka arrastian. Hirurogeita hamar bat bertsozale batu ziran, Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio), Jagoba Apaolaza Kastro (Gasteiz), Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo), Unai Mendibil Etxebarria (Amurrio), Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz) eta Zigor Enbeita Zugadi (Abornikano) kantuan ikusteko. Aramaiokoak lortu zituan puntu gehien.

Olatz Santocildesek ipinitako ariketa guztiak egin ostean, Manex Agirrek  351,5 puntu lortu zituan. Halanda ze, Agirrek Zigoitiko Kultur Etxean jokatuko dan bigarren bueltako bosgarren finalaurrekoan kantauko dau, zezeilaren 28an. Ganerako bertsolariak puntuazinoen zain geratu dira bigarren saioa jakiteko non kantauko daben jakiteko. Laudioko puntuazinoak honeek izan dira: Manex Agirrek, 351,5 puntu; Zigor Enbeitak, 321; Felipe Zelaietak, 314; Jagoba Apaolazak, 259; Unai Mendibilek, 258,5; eta, Jon Ruiz de Pinedok, 234.

Lehenengo bueltako hiru finalaurrekoetako epaimahaia Patxi Aizpuruak, Aitor Jimenezek, Mikel Fernandez de Arroiabek eta Iker Elexpuruk osotu dabe, eta idazkari lanetan Ainhoa Aizpurua euki dabe.

Datorren domekan, zezeilak 8an, Legutioko Kultur Etxean egingo da lehenengo itzuliko azkenengo finalaurrekoa. Asier Rubio Hidalgo, Iker Agirre Uribarren, Iñaki Viñaspre Simon, Paula Amilburu Izargarai, Peru Abarrategi Sarrionaindia eta Xabi Igoa Eriz bertsolariak izango dira bertan. Han geratuko da erabagita lehenengo itzuliko sailkapena, eta bigarren itzuliko hiru saioak osotzeko balioko dau. Legution

Osorik irakurri