Ikus-entzunezko proiektuak sustatzeko erakunde arteko Ikusmira Berriak egitasmoa sortu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 4a, 00:00

Berrikuntzea eta esperimentazinoa ardatz daben ikus-entzunezko beharrak lagunduteko asmoz abiatu da Ikusmira Berriak ekimena. Erakundeen alkarlanaren emoitzea da egitasmoa, hain zuzen be, Tabakalera Kultura Garaikidearen Nazinoarteko Zentroak, Donostia Zinemaldiak, Donostia 2016 Europako Kultur Uriburuak, Donostia Kulturak eta Euskadiko Filmategia Fundazinoak hartu dabe parte.

Hiru zutabe nagusi ditu programeak: trebakuntzea, produkzinoa eta erakusketea. Hiru jaialdi eta ekimenetan ipini dabe arretea: Kimuak film laburren hautaketea; Laboren urteroko emonaldiak (Clermont-Ferrand Zinemaldiko film labur esperimentalen saila); eta Zinema Ikasleen Nazinoarteko Topaketea -EIECINE-, urtero Zinemaldiaren barruan izaten dana.

Proiektu honetan parte hartu nahi daben zinemagileek zabalik daukie izena emoteko epea, www.ikusmiraberriak.eu webgunean. Aditu batzorde batek zuzenduko dau maiatzera arte luzatuko den hautaketa prozesua. Lehenengo deialdi honetan aukeratutako zinemagileek egotaldi programea hasiko dabe irailaren 21ean, 63. Donostia Zinemaldiagaz batera. Urriaren 25era egileek euren proiektuak garatzeko astia eukiko dabe. Parte-hartzaile horreek Tabakalerako azpiegiturak erabiliko ditue.

Trebakuntza eta produkzino sasoiaren ostean, lanen erakusketea egingo da. Halanda ze, Donostia Zinemaldiak bere programazinoan sartuko ditu lanok, eta konpromisoa hartu dau sail nagusietako hautaketetan ere kontutan hartzeko. Tabakaleran be proiektauko dira lanok.  ere konpromisoa hartzen du berariazko testuinguru batean lanok proiektatzeko.

Osorik irakurri