Bizkaiko Foru Aldundiaren historiari buruzko liburua argitaratu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko ots. 5a, 00:00

Joseba Agirreazkuenaga historialariak zuzendu dau Bizkaiko Foru Aldundiaren historia. 1500-2014 liburua. Bizkaiko Diputazinoaren historia herritarrei ezagutarazotea da behar honen helburu nagusia. Liburua Foru Liburutegian dago salgai, 25 euroan. Horrezaz gan, www.bizkaikodiputazioa.com webgunean bersino digitala bajatu daiteke, debalde.

Foru Aldundiaren sorreratik gaur egunera arteko historia batu dabe egileek. Jose Luis Bilbao Ahaldun Nagusiak berbaurrean adierazoten dauenez, orain arte ez da egon euskal foru aldundiei buruzko monografia historiko bakar bat bera be, eta kontuan izan behar da eredutzat hartu zirala Espainia liberaleko probintzia-sistema antolatzeko orduan, eta Bizkaiak eta Gipuzkoak frankismoan bizi izandako salbuespena kenduta, beti izan dabela eskumen-erregimen sendoa.

JJoseba Agirreazkuenagaren zuzendaritzapean ikertzaile eta historialari adituek hartu dabe parte lan honetan: Eduardo Alonso, Alberto Angulo, Nieves Basurto, Lourdes Etxebarria, Iñaki Garcia, Aritz Ipiña, Santiago Larrazabal, Rafael Lopez, Fernando Martinez, Ramón Oleaga, Susana Serrano, Mikel Urkijo y Mikel Zabalza.
 

Osorik irakurri