Riañok landutako hainbat alde agiri dira Rekalde aretoan, elementu geometrikoen bidezko konposizinoa, eta argiaren eta erabilerea margoan. Eraikinen barrualdeak, igerilekuak eta eskailerak pintetan ditu. Leku anonimoak dira danak, batzuk nekez ezagutzeko modukoak.
Javier Riañok (Bilbo, 1959) banakako hainbat erakusketa egin ditu Bilbon, Madrilen, New Yorken eta Mexikon. Orain, Rekalde Aretoak bere obraren aukeraketa oso bat ipini dau ikusgai, bilduma pribatuetatik ekarritako lanakaz.
Erakusketa maiatzaren 3ra arte egongo da ikusgai Rekalde Aretoan, doban. Aretoaren ordutegia: martitzenetik zapatura, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era; eta domeka eta jaiegunetan, 10:00etatik 14:00etara.